Sarrerara itzuli |  Extranet-era sarrera  Euskaraz | Castellano
Azaro Fundazioa, Lea-Artibai eskualdearen garapenarekin konprometiturik
Ekintzailetasun eta Berrikuntza gunea
ERAKUNDEA     ESKUALDEA     ZERBITZUAK     ARGITALPENAK     KONTAKTUA     BERRIAK
Sustapen gunea
---------------------------------------
Enpresa gunea
---------------------------------------
Behatokia
---------------------------------------
Ikastaroak eta programak
---------------------------------------
Sustatzaile eskola
---------------------------------------
Bideragarritasun azterketa
on-line

---------------------------------------
Enpresa ideien lehiaketa
---------------------------------------
Sustatzaileen sarea
Enpresa bat martxan jarri nahi duten sustatzaileei zuzenduriko zerbitzua.

Enpresa proiektu guztiei zuzenduriko eskaintza:

Laguntza Teknikoa

• Enpresa ideiatik abiatuz, 3 hilabeteko epean aurre bideragarritasun azterketa egiteko aholkularitza teknikoa.
• Aurre bideragarritasun planaren arabera, sei hilabetetik urte biko epean Garapen teknologikoa eta Enpresa Plana.
• Enpresa eratzeko tramiteen laguntza.
• Enpresa proiektuak izan ditzakeen diru laguntzei buruzko informazioa.

Baliabideak eta Azpiegiturak
• Azaro Fundazioko inkubategietako modulu batetan enpresa proiektua garatzeko modua izango dute (Esperantza edo Legamin Haztegietan).
• Sustatzaileak laguntza ekonomikoa bat jasotzeko aukera izango dute.
Kooperatiba izango diren enpresa proiektuei zuzenduriko eskaintza:
Aurreko atalean definituriko eskaintzaz gain, aparteko laguntza izango dute kooperatiba sortu nahi duten sustatzaileek:
• Kooperatiba izaera juridikoari buruzko aholkularitza espezializatua: Azaro Fundazioak Elkar-Lan Koop. Elkartearekin sinatu duen hitzarmenean oinarrituz.
• Kooperatiben Mahaiak eskainitako inbertsioetarako laguntzak.
• Kooperatiben Mahaiak eskainitako sustatzaileei laguntza ekonomikoa, garapen teknologiko eta enpresa plana sakontzeko, 10 hilabetetan zehar.

Sustapen kulturaren hedapena: Azaro Fundazioaren misio garrantzitsuenetariko bat da hau. Eskualdean, sustapen kultura, ekintzaile izaera eta honen balioak gazteetan, ez hain gazteetan eta pertsona guztietan orohar, hedatzea da. Aurrera eramaten ari diren ekintzak:
• Eskualdeko Ikastetxe Mahaia: Lea Artibai eskualdean, DBH 3 eta DBH 4 ematen den ikastetxeetako ordezkariekin batera, gazteengan ekintzaile izaeraren baloreak landu eta eskualdea, ikuspuntu desberdinetatik, hobeto ezagutaraztea da.
• Lea Artibai Ikastetxean ere, bertako irakasle desberdinekin, elkarlanean, ekintzaile izaera lantzen da, jarduera desberdinetan.
• Enpresetan, barne-ekintzailetasuna eta berrikuntza prozesuak martxan jartzeko metodologiak garatzen dira.
• Gizartearentzat orohar, jardunaldiak, ideia lehiaketa, HAZI aldizkaria, e.a. egiten dira.

Sustatzaile sarea: Enpresa sortu berriak elkartzeko gunea, non gune honetan enpresen esperientziak, ezagupenak eta trebeziak konpartituko diren, elkarlanerako aukerak aprobetxatu, beharrizanak identifikatu, informazioa zabaldu eta sinergiak bilatzeko helburuarekin.

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA eta BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREA-ren AGENTEA
Xemein Etorbidea, 12 - Markina Xemein (BIZKAIA)

Telefonoa: 946169172 / 946169002 - Faxa: 946169217 - azaro@leartik.com
© Azaro Fundazioa 2009 | Diseinu eta garapena: Quick

POPV FEDER 2007-2013