ENPRESA SAREAREKIN ETENGABEKO INTERAKZIOA
Lea-Artibai eskualdeko enpresekin etengabe ari da elkarlanean Azaro Fundazioa. Euren beharrizanetara egokitutako ekintza eta programa konkretuak jartzen ditu martxan Azarok.
Era berean, enpresen lehiakortasuna hobetzeko egiten du lan egunero, honako zereginen bidez:
• Eskualdeko enpresetan prospekzioa lanak
• Enpresen arteko elkarlana sustatu
- Sustatzaile Sarea
- Eskualdeko enpresen foroa
- Lea-Artibaiko Kooperatiben mahaia
- Sektorekako mahaiak
• Eskualdeko enpresetan barne ekintzailetasun dinamikak
• Eskualdeko enpresekin berrikuntza beharren inguruko sentsibilizazio jardunaldiak BAI eta SPRI-INNOVArekin elkarlanean.
|