• Lea-Artibai eta inguruko eskualdeetan (Deba Barrena, Durangaldea eta Busturialdea) kooperatiba berriak sortzen laguntzen du Azaro Fundazioak. 2003tik, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailarekin elkarlanean dihardu fundazioak helburu honekin.
• Kooperatiben Mahaia Elkartea: 2003an sortu zen Azaro Fundazioak bultzatuta. 8 kooperatibek osatzen dute: Burdinola, Cikautxo, Danobat-Lealde, Eika, Euskadiko Kutxa, Fagor Arrasate, Kide eta Maier.