Sarrerara itzuli | Webgunearen mapa |  Extranet-era sarrera  Euskaraz | Castellano
Azaro Fundazioa, Lea-Artibai eskualdearen garapenarekin konprometiturik
Ekintzailetasun eta Berrikuntza gunea
ERAKUNDEA     ZERBITZUAK     ESPERANZA 2013     ARGITALPENAK     KONTAKTUA     BERRIAK
 

Misioa
Inguruko enpresa sarearen garapen teknologikoa eta lehiakortasunaren hobekuntzan bidelagun izan –Lea Artibai Ikastetxeko ezagutza guneekin erlazionaturiko sektoreetan lehentasunez- garapen propioaren bidez edo ezagutza berriak eskuratuz. Honekin batera, profesional gaituak prestatzea izango da erronka, hauen izaera ekintzailean eraginez batez ere, proiektu honen azken xedea oinarri teknologikoa eta/edo izaera berritzailea –eta ahal den neurrian kooperatiboa- duten enpresa berriak/jarduera berriak sortzea bait da. Alegia, proiektu hau Lea Artibaiko enpresa ehuna sendotzera eta oro har eskualdea lehiakorrago egitera bideratuta dago.

Helburuak
Jarduera ekonomiko berriak sortu, eskualdean lanpostu berriak sortuz.
Lea-Artibai eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetu.

Helburu hauek lortzeko lan ardatzak:

1. Ekintzailetasuna, berrikuntza eta balore kooperatiboen difusioa

2. Ekintzailetasunean prestakuntza eskaini

3. Garapen teknologikoa eskaini

4. Enpresa eratu eta sendotzeko zerbitzu integrala eskaini

Esperanza 2013 proiektua martxan dago jada, azken urteetatik eta bere emaitzak ematen ari da: enpresa eta lanpostu berriak sortzen ari dira eskualdean eta etorkizunean ere hala jarraituko du.

Bestalde, martxan dira ere Aktibitate ekonomiko berri hauen eta eskualdeko ikerketa gune izango den eraikuntza berriaren obrak. 2010eko udaberrirako prest izango da “Lea-Artibai Berrikuntza Gunea”.

Azpiegiturek honako itxura izango dute:

A. Esperanza 2013 proiektuaren baitan egingo den eraikuntza berria.
B. Hau izango da Lea-Artibai Berrikuntza Gunea izango duen itxura, aurretik begiratuta.
Informazio liburuxka (PDF 1,5 Mb)

Xemein Etorbidea, 12 - Markina Xemein (BIZKAIA)
Telefonoa: 946169172 / 946169002 - Faxa: 946169217 - azaro@leartik.com
© Azaro Fundazioa 2009 | Diseinu eta garapena: Quick