banner-facebook

banner-youtube

Hemen zaude:  

CircularSeas europar proiektuaren jardunaldietan parte hartzeko deialdi irekia

CircularSeas goiburuaOKweb

Izena emateko formularioa.

 

Datorren otsailaren 27an, CIRCULARSEAS* europar proiektuaren aurkezpen ofiziala eta lehenbiziko workshop edo herrialde-tailerra ospatuko dira Leartiker zentro teknologikoa eta Azaro Fundazioaren eskutik, Ondarroako Kofradia Zaharrean.

Proiektuaren liderra Leartiker da, eta Azaro Fundazioa bazkide da erakunde hauekin batera: Université de la Rochelle eta Communauté d'Agglomération de La Rochelle (Frantzia), Universidad de Vigo (Espainia), University of Plymouth (Britainia Handia), Cork Institute of Technology (Irlanda) eta Instituto Politécnico de Leiria (Portugal).

Circularseas proiektua Interreg Atlantic Area Programarekin batera finantzatuta dago EGEF-ren bitartez, eta itsasoko hondakin plastikoen berrerabilerara begirako estrategiak aurkitzea du helburu.

CircularSeasek itsasoko industrian Ekonomia Zirkularra ezartzea adierazten du. Ohiko plastikoarekin egindako tresna eta produktuak 3D-n inprimatu ahal diren birziklatutako, biodegradagarriak edo berriztagarriak diren materialengatik ordezkatzean oinarritzen da. Horrek hondakin plastikoak balioztatzea eta itsas-sektorean 3D teknologia barneratzea ahalbidetuko du.

Jardunaldiaren hasiera Alex Arrillaga (Leartiker S.Coop., CircularSeas proiektuaren Arduradun Teknikoa) eta Ainhoa Arrizubietaren (Azaro Fundazioko Zuzendaria) eskutik izango da, Leartiker proiektuaren liderra eta Azaro Fundazioa Ondarroako Nodoaren arduradun direnez gero, eta proiektuaren aurkezpen ofiziala eta erakunde bien aurkezpena egingo dute. Jarraian, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura saileko Leandro Azcue Mugica eta Jose Alberto Orbek sektoreari zuzendutako laguntzei buruzko aurkezpena egingo dute. Horietako batzuk, hondakin plastikoen kudeaketarekin lotuta daude.

Ondoren, proiektuaren lehenbiziko “workshop-a” (herrialde-tailerrak) emango da Leartiker eta Azaro Fundazioaren eskutik. Bere helburua 3D printing teknologia eta ekonomia zirkularra ezagutzera ematea da. Baita Azaro Fundazioak Ondarroako portuko ordezkariekin elkarlanean aurrera eramandako, sektoreko hainbat jardueretan erabiltzen diren material plastikoen eta horietan sortzen diren hondakinen, diagnosiaren emaitzak aurkeztea ere. Horretarako, hitzaldi hauek zehaztu dira:

• Erronkak eta aukerak Plastikoaren Ekonomia Zirkularrean: Isabel Goyena García-Tuñón, Cicloplast-eko Zuzendari Nagusia.

• 3D inprimatzearen teknologiara sarrera: Jon Anakabe, PhD - Leartiker S.Coop, zentro fabrikazioa gehigarriaren sailean ikertzailea.

• Ondarroako Nodoan sortutako hondakin plastikoen diagnosia: María Txakartegi, Berrikuntza Teknikaria Azaro Fundazioan.

Jardunaldira Ondarroako Nodoaren ordezkariak (arrantza sektoreko enpresak) eta arrantza sektoreko Administrazio Publikoko agintariak eta ordezkariak bertaratzea espero da. Eusko Jaurlaritzatik, Leandro Azcue Mugica eta Jose Alberto Orbek, Arrantza eta Akuikultura saileko Zuzendaria eta teknikaria hurrenez hurren, parte hartuko dute.

Lehenbiziko workshop honek oinarri bezala balioko du Leartiker eta Azaro Fundazioak proiektuaren baitan antolatuko dituzten beste bi workshop ekitaldietarako. Taller horien helburua Ondarroako portuan 3D inprimatze teknologia aplikatzeko beharra duten kasu zehatzak identifikatzea da, portuko jarduera ezberdinetan sortutako hondakinak birziklatu eta, era berean, ekonomia zirkularraren oinarriak ezartzeko.

Hurrengo tailer biak (workshop 2 eta workshop 3) maiatzaren 14an emango dira. Workshop 2 goizean izango da eta bere helburua 3D inprimatzean gehixeago sakontzea da. Horretarako, 3D inprimatzaileetan piezak nola egin erakutsiko da, Leartikerreko instalazioetan. Arratsaldean azkenengo tailerra emango da. Bertan, ideia-trukaketa saio baten bitartez, 3D inprimatze eta hondakin plastikoen bidez zein osagai garatzeko beharra dagoen zehazten saiatuko dira.

Azkenik, ekainean, nazioarteko tailer bat ospatuko da Cork-en, Irlanda, non proiektuaren bazkideek eta CircularSeas proiektuko partaide diren 6 herrialdeetako ordezkari batzuk parte hartuko duten. Ekitaldi horrek ideien trukaketa eta herrialdeetako saioetan identifikatutako beharrak egiaztatzeko foro gisa balioko du.

Aurkezpenean eta workshop ezberdinetan parte hartzeko deialdi hau itsasoko industrietako ordezkariei, udalei, portuetako agintariei eta ekintzailetza eta berrikuntza babesten duten erakundeei irekita dago. Baita plastiko-industriaren eta ikerkuntza eta garapenaren inguruko pertsonei ere.

Azaro Fundaziotik gonbitea luzatu nahi dizuegu Ondarroako Nodoan parte hartzera eta Ekonomia Zirkularra barneratzera!

Jardunaldira etorri nahi baduzu, bete mesedez formulario hau.

_______

*CIRCULARSEAS proiektua (EAPA_117/2018) Interreg Atlantic Area Programarekin batera finantzatuta dago Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren bitartez.