Behatokitik ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditugu:
- Merkatu, sektore eta teknologien kontrasteak: Aukeratutako gaien bideragarritasuna jakiteko azterketak.
- Sektore eta merkatuen azterketak aukerak posibleak identifikatzeko: Merkatu eta sektore jakinen analisi sakona. Aurrez aipaturiko kontrasteen sakontzea ere izan daiteke.
- Negozio ideien balorazioa: Ideia espezifiko baten analisi zehatza, eskaintza/eskaria, produktua eta beharrezko teknologiak aztertzen dira. Ideia posibleak sustatzailea duen kasuan honen indargune, ahulezi, aukera eta mehatxuak ere baloratzen dira.
Analisi/azterketa hauek AZARO FUNDAZIOAren iniziatibaz landu daitezke ondoren interesa izan dezaketen sustatzaileei lanak aurkezteko. Enpresa edo sustatzaile partikularrek eskatutako zerbitzua ere izan daiteke, hau da, eskaripean egindako lanak.
Jarraian behatokitik negozio aukera berriak identifikatzeko eginiko lanak zerrendatzen dira.
Gai konkretu baten inguruan informazio gehiago behar izanez gero edo behatokiak zuretzat lan konkreturen bat egitea nahiko bazenu, jarri gurekin harremanetan:behatokia@leartik.com IKERKETAK