Sarrerara itzuli | Webgunearen mapa |  Extranet-era sarrera  Euskaraz | Castellano
Azaro Fundazioa, Lea-Artibai eskualdearen garapenarekin konprometiturik
Ekintzailetasun eta Berrikuntza gunea
ERAKUNDEA    ZERBITZUAK    ESPERANZA 2013     ARGITALPENAK     KONTAKTUA     BERRIAK
05/02/2010
Azaro Fundazioak, berrikuntzaren bat ezarri nahi duten enpresei, asesoritza pertsonalizatua eskaintzen die

Azaro Fundazioa, bere ildo estrategikoetako bat berrikuntza sustatzea izanik, Lea-Artibai eskualdeko enpresak berrikuntzara bideratu daitezen egiten du lan, enpresei aholkularitza zerbitzu zuzen eta pertsonalizatua eskainiz.

Enpresa ugari dira eskualdean, berrikuntza sustatzea saritzen duten diru laguntzetara bideratu ahal izan direnak, Azaro Fundazioaren eskutik. Fundazioak, enpresek dituzten asmo berrietan, gidaritza lana egiten du. Hau da, jarduera berrien garapenean, antolamenduan berrikuntza ezartzeko momentuan, merkaturatzeko modu berriak aztertzean,... enpresei bidea errazten saiatzen da.

Azaro Fundazioak, erakunde publiko zein pribatuekin dituen kolaborazio eta harremanei esker, eskualdeko enpresek era honetako diru laguntza eta programetan parte hartu ahal izatea bideratzen die.

< Berrien zerrendara itzuli

Xemein Etorbidea, 12 - Markina Xemein (BIZKAIA)
Telefonoa: 946169172 / 946169002 - Faxa: 946169217 - azaro@leartik.com
© Azaro Fundazioa 2009 | Diseinu eta garapena: Quick